lunes, 19 de mayo de 2014

Azken entrega

     Aurreko hiru asteetan aurkezten joan naizen lana entregatzeko ordua iritsi da. Aurreko astean ez genekien seguru entrega izango ote zen edo ez, baina azkenean irakasleek lana zuzentzeko beste aukera bat eman ziguten. Nire kasuan distribuzioari dagokion aldaketa txiki bat egin behar izan dut proiektua burutzeko, bestalde, eskuzko marrazki gehiago egin ditut, proiektua hobeto uler dadin.

     Lan honen helburua etxebizitza, arkitektura estudioa eta lorategia lantzea zen Ondarretako hondartza aurrean dagoen partzela batean.



     Ingurua aztertu ostean erreferentziekin hasi ginen lanean Aste Santuetan, orduan aztertutako arkitektoen lanei nire ideiarekin zerikusia zutela iruditzen zitzaizkidan beste bi lan gehitu nizkien:


     Erreferentziak garbi izanda zirriborroak egiteari ekin nion eta garbi ikusi nuen, kokapena ikusita, paisaia aprobetxatu behar nuela, beraz, nire proiektua abaniko bat bezela ondarreta inguruko paisaira zabaltzen da. Eguzkiak beste aldean ematen duenez, abanikoaren biraketa ardatza izango litzatekeena beirazkoa da, argia ere aprobetxatu ahal izateko. Abaniko egitura honek espazioak banatzen lagundu dit, esate baterako, etxebizitza eta estudioa bolumen berean dauden arren banatuta daude, eta bakoitzak bere lorategia dauka. Gainera, etxebizitzaren formak kanpotik dabiltzanei ere lorategi bat eskaintzeko aukera eman dit.





     Ideia garatu ostean eta hiru aste hauetako zuzenketei esker hemen uzten dizuet proiektuaren emaitza:






Garapena










    

martes, 13 de mayo de 2014

Etxebizitza hondarretan

     Kurtsoko azken astea denez iritsi da gure proiektua amaitzen hasteko unea, oraindik ez dakigu asteazken honetan entrega finala izango al den, baina hala balitz bezela aurkeztu behar dugu gure lana. 

     Aurreko bi asteetan aurreratzen joan naizen informazioari ez diot askoz gehiago geituko , nire proiektua ez baita gehiegi aldatu. Azkar esanda abaniko itxura duen eraikin bat da, inguruko eraikinek markatzen dituzten mugek gure partzelan sortzen duten puntutik abiatuz itsaso alderantz zabaltzen dena, ardatz luze batean bermatua beti ere. Nire etxebizitzan lanerako tokia eta bizitzekoa batera baina banatuta daude, eta kanpoko terrazan ere banaketa hori azpimarratu nahi izan dut. Gainerako informazioa plano, maketa eta apunteetan ulertzen dela usten dudanez hemen uzten dizkizuet:


























martes, 6 de mayo de 2014

Zuzenketa

    Aurreko astean orain arte egin dugun lana zuzendu ziguten irakasleek eta hobetzeko aholkuak eman zizkiguten.

     Nire proiektuari dagokionez aldaketa nagusienak:
        -Garajea handitzea eta almazena gehitzea, garajean patio ingelesa.
        -Igogailua txertatzea.
        -Partzelaren itxitura eta etxebizitzaren lotura indartzea.

     Aldaketak garbi ikusteko modurik onena oinplanoetakoa denez, errepikatu egin ditut eta honakoa da emaitza:








viernes, 2 de mayo de 2014

Casa Collage

     Bigarren lauhilekoan irakurri dudan liburua Casa Collage da, Xabier Monteys eta Pere Fuertes arkitekto eta irakasleena.

http://david.lampon.net/imagenes/casa_collage.jpg 

     Liburu honetan etxebizitza bat osatzen duten elementu desberdinak aztertzen dira modu original batean. Elementu hori berez zertarako diseinatua izan den eta gero zertarako erabiltzen den konparatzen dute askotan. Etxebizitza ulertzeko modu ezberdin bat aurkezten digu liburu honek. Gainera, testuaren ondoan agertzen diren argazki edo marrazki bidezko adibideek oraindik eta ulerterrazagoa egiten dute liburu hau.

     Atentzioa deitu didan kapituluetako bat umeak aipatzen dituena da. Liburu osoan zehar etxebizitza batean bizi direnen ikuspegia aurkezten da eta umeenak, bereziki, atentzioa deitu dit. Izan ere etxebizitzak dira umeen eskalara eginak egoten eta hauentzat elementu gehienak handiegiak dira. Hori dela eta umeek bestelako erabilpen bat ematen diete gauzei. Kotxeetan aldiz, umeentzako aulkiak jarriz lortu da eskala egokitzea. Bestalde, aldaketei buruz ere hitz egiten da liburuan, askotan, aspertu egiten gara gure logelako distribuzioaz eta aldatu egiten dugu. Azkenean, aldaketa askoren ostean, ordea, lehengora itzultzen gara.

     Liburuan edonork egiten edo pentsa ditzakeen gauzak ageri dira, modu ulerterraz batean azalduak. Liburu honek XXI. mendeko etxebizitza ulertzen eta proiektatzen laguntzne digu. Oso gomendagarria iruditu zait, ez arkitekturako ikasle/irakasleentzat bakarrik, edonorentzat baizik.

martes, 29 de abril de 2014

Azken proiektua-Lehenengo entrega

     Aurreko astean esan bezala, kurtsoko azken ariketareki ekin diogu eta orainarte egindakoaren jarraipena da hau.

     Aurreko astean aipatutako influentziak kontuan izanik (Rietveld etxea eta Maison d´artiste) ideiak garatzen joan nintzen:






     Ideia hauek proietkuak aurrera egin ahala eraldaketa batzuk izan dituzte, betebeharretara egokitu behar izan baititut.

     Behin ideia garbi neukala, bai partzela barruan egingo nuena, baita kanpotik ikusiko zena, planoak egiteari ekin nion. Altzaririk ikusten ez denez, solairu bakoitzaren banaketa azalduko dut: Garajean bi autorentzako aparkalekua dago, behe solairuan sukalde- jantokia, tailerra eta komun bat (dutxa gabe); lehen solairuan egongela eta beste komun bat aurkitzen dira; azken solairuan 2 logela 1 eginda, gurasoen logela eta beste komun bat daude.











     Azkenik maketa uzten dizuet, proiektuaren ingurua ulertzeko oso garrantzitsua izan dena.